Bizi bedi Euskal Herria eta herritarrak!
Bigarren berrogeialdi hau hastean, gure etxeetan itxialdian, Garaizarko Matsorriok Covid19aren biktima guztiak gogoratu nahi ditugu eta haien familiei eta lagunei besarkada handi bana helarazi.
Gaixotasunari aurre egiten ari direnei ere lagundu nahi diegu. Animo! Eta, nola ez, eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu ospitaleetan, egoitzetan eta gure etxeetan pandemia hori gainditzen laguntzen diguten osasun-langile guztiei. Arratsaldeko zortzietan jotzen ditugun txaloekin batera, gure gizarte-onarpena dijoa ere.
Hortik atera daiteke. Hemendik aterako gara! Guztion laguntzarekin. Oraingoz, etxean geratzen gara. Etorriko da uda eta berriro topatuko gara. Berriro abestuko dugu eta epidemia horrek zapuztu zituen planak berreskuratuko ditugu.
Zaindu gaitzezen! Gero eta gutxiago falta zaigu elkar ikusteko. Animo
Comentarios recientes