Koronabirusa iritsi zen eta gelditzeko agindu zuen!

Hilabete betetzen da, dagoenekoz, martxoaren 14ko bazkaria ezin genuela egin jakin genuenetik. Atxutegik jakinarazi zigun txokoa itxita zegoela. Azkenaldian, Renteria gure doktorearen gomendioei jarraituz, koralisten arteko distantzia pixka bat zainduz, burutzen ari ginen entseguak.

Harrezkero, eta birusa zabaltzen ari zen heinean, emanaldien etenak katean etorri ziren. Bertan behera gelditu dira, Udaberriko hiru kontzertuak Plentzian, Zeanurin eta Birjinetxean, San Isidro festak Garaizarren, Leonera aurreikusitako bidaia eta Cacabeloseko ekitaldia, Bizkaiko Abesbatzen Eguna…

Lau aste daramatzagu etxealdian, eta ez dakigu noiz “normalizatuko” den egoera. Apirilaren 26tik aurrera beste hilabete batez “preso” jarraitu beharra ezin dugu baztertu. Eta ekainera  helduko gara.

Bitartean, etxean, denbora pasan,  ariketa fisikoa egingo dugu, kartetan jolastu, xakean… Musika entzun, abestu… Taldean abestera ohituta, orain bakoitzak geure kasa  kantatzen hasi gara. Aurrerantzean, Mirenek lanak izango ditu bakarlariak aukeratzen!

Normaltasunera itzultzean, entendako ekintzak berreskuratzen saiatuko gara. Eta gaur, Carlos Puebla parafraseatuz “… iritsi zen koronabirusa, eta gelditzeko agindu zuen!”  esa arren, itzuliko da berriro  dibertsioa , eta merezi dugun bezala ospatuko dugu.

Garrantzitsuena osasuna da. Zaindu gaitezen! Laster arte.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies