Agur Carlos, faltan botako zaitugu!

Carlos joan zaigu, zuhurki, ustekabean, aldez aurretik abisatu gabe… Egia da azken denboran makal zebilela… baina ez genuen uste susto eta atsekabe hori emango zigunik.
2007an sartu zen Matsorrien taldean. Hamasei urtez abesbatzaren oinarrizko zutabea izan da, baita kide eta lagun bikaina ere. Batez ere tenoreen sokari segurtasun handia ematen zion.
Saiatua,  bere etxeko “estudioan” giltzaperatuta musikaz gozatzeko, partiturak aldez aurretik prestatzen zituen entseguetara etorri aurretik.
Isila, serioa eta aldi berean alaia, kontzertuen ostean elkarrekin pasa ditugun momentu onez gozatzea maite zuen.
Carlos, ez zaitugu ahaztuko. Faltan botako zaitugu!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies