EAJ-PNV, PSE-PSOE, EAE-ANV, PCE-EPK alderdiek, ELA-STV, UGT eta CNT sindikatuek Sabino Arana, Eusko Lurra, Ramón Rubial fundazioek, Manu Robles-Arangiz Institutuak, Ikerketa Marxisten Fundazioak eta Anselmo Lorenzo Ikasketa Libertarioen Fundazioak antolatu duten ekitaldia ekainaren 23an egingo da, igandearekin, 12:00etan.

Datorren ekainaren 23an, igandearekin, eguerdiko 12etan, Artxandako “Aterpe 1936” edo “La Huella” izenez ezaguna den eskulturaren aurrean urtero-urtero egiten den lore-eskaintza izango da, Gerra Zibilean faxismoaren aurka eta demokraziaren zein askatasunaren alde borrokan egin zuten gudari, miliziano eta emakumeen omenez.

Frontean, kartzeletan, frankismoaren kontzentrazio-esparruetan, atzerrialdian eta abarretan Euskadiko printzipioen eta askatasunaren alde dena eman zuten 40.000 gudari eta milizianoak oroituko dira ekitaldi horretan eta horien familiako kideek, lagunek eta erakundeetako ordezkariek parte hartuko dute ekitaldian.

Gazte bik irakurriko dute omenaldiari buruzko testua.

Egitaraua:

  • 11:45 Gudarien familiako kideak, lagunak eta ordezkarientzako harrera.
  • 12:00 Omenduen aldeko ohorezko aurreskua.
  • 12:05 Soka-talde batek jotako musika-saioa.
  • Hitzaldia.
  • Bigarren musika-saioa.
  • Abesbatzak girotutako lore-eskaintza.

Portugaleteko artista Juanjo Novellak egin zuen “Aterpe 1936” eskultura, eta 2006ko ekainaren 18an inauguratu zen, Euzkadiko Gobernuaren agintepean, 36ko gerran eta ondoko diktadura frankistan, legezko agintariak eta euskal herritarren askatasuna eta eskubideak defendatu pertsona guztien oroitzapenez.

Eskulturak 8.000 kilogramoko pisua du eta sei metro garai da. Karbono-altzairuz eginda dago, plasmaz ebaki zen eta eskuz akabatu ziren ertz guztiak.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies