Garaizartik Bierzora kantari

“Bilbotarrak nahi dugun tokian jaiotzen garelako” badaude Bierzo eskualdeko Cacabelos herritik Garaizarrera etorritakoak, hemen familia bat osatu, euskaldun petoak,  gurekin bizi direnak. . Pertsona horietako “matsorri” zahar batek 2020an El Bierzora abestera joatea  proposatu zigun. Koronabirusak eragindako itxierak ekimen hori atzeratzera behartu gintuen eta 2021ean egoera errepikatu zen. Aurten, azkenean, Leonera joateko nahia bete ahal izan dugu,  gure kultura bertakoei erakustera,  gure abestiak eta musika ezagutaraztera. Ecos de Bérgidako abesbatzaren eskutik ibili gara. Harrera beroa eskaini digute eta hiru egunez Bertziar bizitzaz, ohituraz, historiaz eta gastronomiaz  gozatu al izan dugu. Ekainaren 24tik 26ra programa betea izan dugu: Erromatar Museoa eta Astorgako katedrala, Castro Ventosa aztarnategia eta Cacabeloseko Arkeologia Museoa,  El Varal Museo Etnografikoa, Las Médulas urre meategi zaharra eta Ponferradako alde zaharrean, Tenplarioen gaztelua eta Erlojuaren Dorrea. Cacabelosko elizan 25ean eman genuen kontzertua ahaztezina izango da guretzat. Gure folklore aberatsaren errepertorioaren sorta bat eskaini genuen, XIX eta XX. mendeetako euskal konpositoreen belaunaldi oso bati omenaldi txiki gisa. Eta azken apoteosia, publikoa zutik, txaloka eta gurekin batera “Si vas a Cacabelos…” Bierzoko tradiziozko kantua abesten. Gure esker ona, eskaini diguten harreragatik, Coral Ecos de Bérgidari, Eva Gabaldón bere presidenteari eta Carlos Gómez Ferrero bere zuzendariari. Eskerrik asko!

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies