Götheborgen, Gernikako Arbolaren kimu  baten landatze ekitaldian hartuko dute parte igandean

Maiatzaren 25ean, larunbatarekin, Begoñako Errepublika Zaharreko Abesbatzak, Suediara egingo du bidaia. Astean zehar hainbat kontzertu eskainiko ditu Götheborgen, Stockholmon eta Upsalan.

Igandean, maiatzaren 26an, Bizkaiko Batzar Nagusiek emandako Gernikako Arbolaren kimu baten  landatze ekitaldian hartuko du parte. 1941eko ekainean Götheborgeko hiriak Jose Antonio Agirre Lehendakariari eskaini zion babesa eta nazien errepresiotik Ameriketara ihes egiteko bidea errazteagatik aitortza eta eskerrak eman nahi dizkio Garaizarko koralak Götheborg hiriari.

Landatze ekitaldia Jonsered Gardens-en egingo da, nekazaritza ekologikoaren eta gizarte erantzukizunaren abangoardian dauden lorategietan, XIX. mendetik ondare historiko izendatuak. Lorategi horietan, udalak proiektu bat burutzen ari da eta bertan hainbat gaztek aukera dute lan-merkatura hurbiltzeko lorategietan lan eginez.

Landatze ekitaldiari amaiera bikaina emateko, euskal folkloretik jasotako piezak abestuko dituzte «matsorriek» bertaratuko diren hiriko agintari eta herritarrentzat.

Astelehenean Stockholmera joango dira, eta ekainaren 28an, asteartean ,  Skeppsholmen  Herri Eskolan ospatuko den Abestien Jaialdian parte hartuko dute.

Kontzertua Stockholmeko Sankt Erik elizan
Maiatzaren 29an, Stockholms Manskör eta Sangsällskapet DS bertako abesbatzekin, Sankt Erik elizan eskainiko den kontzertuan hartuko dute parte Begoñatarrek.  Bertan, gure kantutegitik jasotako hainbat pieza abestuko dituzte Verdi, Gounod eta Josephsonen lanekin batera.

Miren Zubieta, Garaizarko Matsorriak-eko  zuzendariak eta Hakan Sund ,  Stockholms Manskör taldeko zuzendariak, Luis Aranbururen «Kontzertua Re menorren» joko dute txistuaz eta pianoz.

Ostegunean Asentsio jai egunaz  gozatu ondoren, ostiralean Upsalara joango dira. Eskandinaviako unibertsitaterik zaharrenera. Bertan entzunaldi bat eskainiko dute, larunbatean Bilbora itzuki aurretik.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies