2020a urte berezia izan da. Hain berezia ! Gure jarduera koral guztia baldintzatu baitu. Martxoan koronabirusa iritsi zenean,  entseguak eta 33. urtebetetzea ospatzeko aurreikusitako jarduera-programa guztia ezerezean gelditu zen.

Bertan behera geratu ziren Plentziako, Zeanuriko eta Birjinetxeko kontzertuak, Garaizarko jaiak, Leonerako  bidaia eta Cacabeloseko kontzertua, Bizkaiko Abesbatzen Eguna…  Bilboko Aste Nagusia, Txikiteroen Festa, Gizakundeko kontzertua, Gabonetako kanpainan parte hartzea… eta hau aurrera doa. Otsailean,  Begoñako abesbatzen astea ez da ospatuko.

Espero dezagun birusa garaitzen joatea eta panorama argitzen hastea. Ezarritako mugak eta murrizketak gorabehera, ospatu ditzagun  merezi ditugun Eguberri jai hauek.

Zorionak guztioi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies