ZUZENDARIA

Iker Herrero Barrenkua

Bilbon jaioa. Bederatzi urterekin Bilboko Koral Elkarteko haurren abesbatzan sartu zen, ondoren gazteen abesbatzara eta geroago helduen abesbatzara pasatuz. Gaur egun kolaboratzaile gisa aritzen da elkarte honetan bere zuzendari konpromisoak ahalbidetzen diotenean.

Bilboko Koral Elkartean egon zen denboran,  maila goreneko zuzendari ugarirekin jotzeko aukera izan zuen, hala nola: Mstislav Rostropovich, Antoni Ros Marbá, Michel Plasson, Frühbeck de Burgos, García Asensio, Juan José Mena… eta orkestra talde handiekin ere bai,  Londresko Errege Orkestra Filarmonikoa, Berlingo Orkestra Sinfonikoa, Espainiako  Orkestra Nazionala, RTVEko Orkestra, Euskadiko Sinfonikoa, Bilboko Sinfonikoa…

Aldi berean, piano eta harpa ikasketak egin zituen Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, azken espezialitate hau amaituz.

Abesbatza  eta orkestra zuzendaritzako ikastaro desberdinak egin ditu irakasle hauekin: Mireia Barrera, Josep Vila, Jordi Casas, K.A. Poellaenen, Tamara Brooks, Electo Silva, Javier Corcuera, Marco Antonio García de Paz, Enrique Azurza, Isabel Mantecón, Javier Busto, Georg Grün, Elera Rosso…

Bartzelonako FCEC ikastaroetan Abesbatza Zuzendaritza ikasi du, Jordi Lluch, Montserrat Meneses, Montserrat Roset, Jaume Sala, Xavier Sans, etabarrekin.

Kantu ikasketak, honako hauekin egin ditu: Anabe Hernández, Almudena Ortega, Marta Ubieta, Ana Otxoa, Marta Velasco, David Azurza, Maite Arruabarrena…

Zuzendari  lanetan, abesbatza hauetan aritu da: Zornotzako Andra Mari Ikastola, Barakaldoko Schola Cantorum, Emitenia, San Inazio Abesbatza, Mumuk abesbatza, Ondarberri, ArteOn Laudio, Mungiako Musika Eskola eta Arratiako Musika Eskola. Logroñoko San Ignacio  Gazte Abesbatzarekin eta Jose Maria Arregi Mungiako Abesbatzarekin ere zuzendari gisa parte hartzera gonbidatu izan dute.

Nafarroako Abesbatzen Federazioan, Bizkaiko Abesbatzen Elkartean (BAE), Katalaluniako Entitate Koralen Federazioan (FCEC), Euskalherria Abesbatzen Konfederazioan eta Bizkaiko Abesbatzen astean kolaboratu eta lanak egin ditu.

Gaur egun musika irakasten eta abesbatzak zuzentzen dihardu, musika hobetzeko ikastaroekin uztartuz.

2022ko azarotik aurrera Begoñako ahots baxuen Garaizarko Matsorriak abesbatzako zuzendari gisa hasi da.

 

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest