2020ko otsailaren 14an gure azken emanaldia eskaini genuen Begoñan,  Bizkaiko Aste Koralean, Hilabete geroago, Udaberriko Kontzertuak prestatzen ari ginenean, Covid zela-eta gure jarduera eteteko agindua iritsi zen.

Urte eta erdi gogorra igaro dugu. Lehenik, konfinatuta, gure ekitalde guztiak bertan behera gelditu ziren. Gero online entseatzen hasi ginen. Eta aurrez-aurre aritzea bezain  onuragarria ez bada ere, pieza berriak prestatzeko eta gure talde-espirituari eusteko balio izan digu.

Irailaren 13an hasi dugu ikasturte berria, zuzeneko entseguekin, nahiz eta oraindik ezarrita dauden osasun-neurriak mantenduz, maskara eta guzti, distantziak gordez, espazio zabal eta aireztatuetan.

Eta baldintzak oso onak izan ez diren arren, aurreko hilabeteetan gure etxeetatik egindako lanak fruituak ematen ari dela nabaria da.

Gabonak baino lehen hiru kontzertu eskainiko ditugu eta dagoeneko 2022ari dagozkionak antolatzen ari gara, datorren horretan 35 urte beteko baititugu. Matsorriek mahats-bilketa hasi eta

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies