2015ko apirilaren 20an, Begoñako Garaizarko bere etxean hil da gure lehenengo zuzendaria izan zena, José Luis Etxebarria «Txelu», 90 urterekin.
Bere bizitzan egindako lana eskertzeko, 2014ko urriaren 12an omenaldi unkigarria eskaini genion Campos Antzokian Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak eta Garaizarko Matsorriak eta Begoñako Sustraiekin batera.
Hileta elizkizuna datorren asteazkenean izango da, hilak 22, arratsaldeko zazpietan, Begoñako Basilikan.
Comentarios recientes