Pandemiak gure bizitzak eta planak nahastu zituen, ez bakarrik maila pertsonalean, familiarrean eta sozialean, gure jarduera korala ere erabat baldintzatu zuen.

Gabon hauetan Deustuko San Pedron eta Begoñako Birjinetxen eman ditugun bi kontzertuetan sentitutako sentsazio onak direla eta, 2022ari inoiz baino gogo eta energia handiagoarekin aurre egin behar diogu.

Irailean zuzeneko entseguei berriro ekin genienetik zuzendariak eta koralista guztiek   erakutsitako lana eta konpromisoa fruituak ematen hasi dira, eta pozik ikusten dugu, gure kalitate musikalean ez ezik, talde-lanean ere hobetzen ari garela.

Hurrengo konpromisoei begira, alderdi horiek hobetzen jarraituko dugu, gure jarduera bakoitzak aurrekoak gainditu ditzan.

Covid 19ak, orain Omikronez mozorrotuta etorri dena, gure  bizitzak zailtzen jarraituko duen arren, gure jardueran ezarrita ditugun segurtasun sanitarioko neurri guztiak mantenduz, urte berriak poztasun asko emango dizkigula uste dugu.

Esaera zaharrak dioenez, kantatzen duen herria ez da inoiz hilko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies