Garaizarko Matsorriak abesbatzak, zuzendari berri batekin, etapa berri bati ekin dio

Iker Bilbon (Santutxun) jaio zen eta bederatzi urte zituela Bilboko Koral Elkarteko haur abesbatzan sartu zen, gero gazteen abesbatzara eta geroago helduen abesbatzara pasatuz.  Gaur egun bere kolaboratzaile gisa jarraitzen du,  zuzendari gisa dituen konpromisoek ahalbidetzen dioten heinean.

Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ikasi zuen piano eta arpa eta Kantu eta Abesbatza Zuzendaritza espezialitateetan Bartzelonako FCEC ikastaroetan. Goi mailako zuzendari ugarirekin eta orkestra talde handiekin aritu da.

Hainbat abesbatzen zuzendaria izan da: Zornotzako Andra Mari Ikastola,  Barakaldoko Schola Cantorum, Emitenia, San Inazio Abesbatza, Mumuk abesbatza, Ondarberri, ArteOn Laudio, Mungiako Musika Eskola eta Arratiako Musika Eskola. Logroñoko San Ignacio Gazte Abesbatzarekin eta Jose Maria Arregi Mungiako Abesbatzarekin ere zuzendari gisa parte hartzera gonbidatua izan da.

Nafarroako Abesbatzen Federazioan, Bizkaiko Abesbatzen elkartean (BAE), Kataluniako Abesbatzen Entitateen Federazioan (FCEC), Euskalherria Abesbatzen Konfederazioan eta Bizkaiko Abesbatzen astean kolaboratu eta lanak egin ditu.

Gaur egun, musika irakasten eta abesbatzak zuzentzen dihardu, musika hobetzeko ikastaroekin uztartuz.

Gaurtik aurrera, Garaizarko Matsorriak abesbatzaren zuzendaria da eta dagoenekoz,  Fair Saturday, Gabonetako Kontzertua, Begoñako Abesbatzen Astea, Udaberriko Kontzertuak… prestatzen hasia da

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies