Fernando, hutsune handia uzten duzu.
Garaizarko Matsorriak doluan dago.
Gaur, igandea, udazkena iristearekin batera, Fernando Estebanek, Bizkaiko abesbatzen kide handi batek, utzi gaitu.
Koru ezberdinetan ibilbide luzea egin ondoren, 2012an Garaizarko Matsorriak abesbatzara heldu zen, tenoreen sokako zutabeetako bat, bakarlari bikaina eta bidelagun hobea izanik.
Azken urteotan gaitzari irmotasunez, indarrez eta duintasunez aurre egiten jakin izan du, Begoñako matsorriekin amaiera arte jarraituz.
Besarkada bero bat, Fernando.
Hutsune handi bat uzten duzu gure artean.
Lurrak goxo har zaitzala!
Comentarios recientes