Eskerrik asko “Surti”, Maixu!!
Bizitza oso bat musikari lotuta.
1998. urtean, Iñaki Epelderen orduko presidentearen eskutik, Jose Antonio Kaltzada “Surti” iritsi zen gure abesbatzara, gure sortzaile eta ordurarte zuzendari izan zen Jose Luis Etxebarria “Txelu”ren lekukoa hartuz. Bere jaioterriko Gernikako parrokiako koruan hasi zuen “Surtik” bere ibilbide musikala. Bertan solfeoa eta pianoa ikasten hasi zen, nota bikainekin amaituko zuen karrera. Derioko seminarioko Otxoteko organista titularra eta zuzendaria izan zen eta, ondoren, Basauriko San Migel elizako organista. 1971n San Anton Orfeoiaren ardura hartu zuen, eta 90eko hamarkadaren amaieran, lan profesionalei eskainitako etenaldi baten ostean, Garaizarko Matsorriak taldearen gidaritza hartu zuen. Hamar urtez gure zuzendari eta maisu izan zen. Musika koralarekiko maitasuna irakatsi zigun, eta kanturako tresnak eta teknikak eman zizkigun. 2008an Miren Zubietari eman zion batuta, eta baritono sokan jarraitu zuen koralista gisa.
Bizitza osoa musikari emana.
Eskerrik asko “Surti”, Maixu!
Comentarios recientes