Eman ta zabal zazu!

Koronabirusa iritsi zenetik larogeita hamar egun  igaro direnean, hirugarren fasean sartu gara, eta bizitza “normala” berreskuratzetik gero eta hurbilago gaude. Oraindik hainbat ekitaldi atzeratu beharko ditugun arren, bertan behera utzi behar izan genituen emanaldiak hurrengo denboraldirako berreskuratzen eta berriro programatzen saiatuko gara.

Kontzertuei, saioei eta topaketei uko egin behar izan diegun denbora honek, beste trebetasun batzuk garatzeko balio izan digu; esate baterako, tresna digitalak erabili ditugu bide telematikoz entseatzeko. Tresna horiek, koru-kantuak eskatzen duen harreman pertsonala eta talde-lana ordezkatu ezin duten arren, konexioa eta ekipo-espiritua mantentzen lagundu digute.

Ez dakigu nolakoa izango den datorren “errealitate berria”. Baina, hogeita hamairu urte hauetan egin dugun bezala, etorkizunean ere gure kantak eskainiz gozatuko dugu, euskal lurraldetan eta, Iparragirre bezala, gure mugetatik haratago ere.

Zaindu gaitezen eta jarraitu dezagun abesten!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies