Bizi dezagun bizitza!

Uda iritsi da, eta, honekin batera, “normaltasun berria”. Normaltasun hori ez da izango martxoaren 13ra arte bizi genuenaren berdina. Data horretan osasun-larrialdia deklaratu zen lehenik, eta alarma-egoera, gero. Eta konfinatuta gelditu ginen etxean, entseguak eta kontzertuak  bertan behera geldituz.  Gure 33. urtebetetzearen ospakizunak ere  eten egin ziren.

Berrasmatzen jakin genuen, eta lanean jarraitu dugu astean online bi saio eginez. Horiei esker hurrengo denboraldiko emanaldiak prestatu ditugu.

Errealitate berrian, maskarak erabiltzen jarraitu beharko dugu eta urruntze fisikoa mantendu ; gizarte-ekintzetan murrizketak izango dira eta pertsona kopuru mugatuen aurrean abestu beharko dugu…

Hala ere, gure koru-jarduera normaltasunez berreskuratzea espero dugu, eta aurreikusitako programazioa betetzea, entsegu presentzialekin, kontzertuekin eta kalejira koralekin.

Orain, egoera berri horretaz gozatzea dagokigu, uda honetan ondo pasatzea. Lehen hitzordua, nahiz eta Bilbon Aste Nagusirik ez egon, abuztuaren 27an izango dugu. Egun horretan, urtero legez, Alde Zaharreko kaleak alaituko ditugu betiko abestiekin.

Bizi dezagun bizitza, gaurkoak gerorako utzi gabe!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies