Betirarte Antxon!
Joan den igandean, hilaren bian, utzi gintuen Antxon Arsuaga korukideak.
Hamahiru urtez Garaizarko Matsorriak taldeko kide izan da, bigarren tenoreen sokan kantatuz. Jarduera hori Mundakako Abesbatzako koralarekin uztartu zuen, eta bi talde horietan hutsune handia utzi du.
Pertsona zintzoa eta leiala, kultura handikoa, euskaldun petoa, jesuita izandakoa, irakaslea, hezkuntza saileko ikuskaria, berbalagun taldeetako animatzailea eta … Errealekoa! _(Inor ez da perfektua! )_
Astelehenean, Begoñako Basilikan kantatuz, agurtzeko aukera izan genuen, bere trufa eta partekatutako pasadizo kontaezinak gogora ekarriz.
Faltan botako zaitugu, Antxon!
Betirarte!
Comentarios recientes