Agur Miren, zorterik hoberena opa dizugu
Miren Zubieta Egia, Garaizarko Matsorriak abesbatzaren zuzendari lanetan hamalau urtez aritu ondoren, ardura hori uztea erabaki du.
Matsorriek gure eskerra eta aitortza helarazi nahi dizkizugu urte hauetan zuzendu eta irakatsi diguzun guztiagatik eta egin dizkiguzun ekarpenengatik.
Hoberena opa dizugu bai pertsonalki bai profesionalki ere.
Egin duzun lana gure abesbatzaren historian eta ondasunean geratuko da.
Eskerrik asko, Miren!
Besarkada bero bat.
Comentarios recientes