Agur Jose Luis!!
José Luis Félix, Garaizarko Matsorriak abesbatzako kidea, hilaren 15ean zendu zen, 89 urte zituela.
Gaur, korukideek bere familia eta lagunekin batera agurtu dugu Boluetan.
Hogeita lau urtez gure abesbatzaren parte izan zen. Bigarren sokan abesten zuen, bigarren tenore gisa, ahots ederraz eta belarri musikal finaz.
Asko maite zuen lagunartean abestea, kontzertueatik harago.
2017ko martxoaren 18an, txokoan egiten dugun urteroko bazkarian, bera omentzeko eta korukide gisa eman zituen urteak ospatzeko aukera izan genuen Matsorrien txapela jantziz, argazkian ikusten denez, Fernando Iraeta presidentearekin batera.
Momentu latz hauetan, bere emaztea Lourdesi; Elisa, Ane, Itzi eta Amaia alabei eta bere sei bilobei gure berotasuna eta hurbiltasuna luzatu nahi dizkiegu.
Besarkada handi bat beraientzat.
Eta zuri, José Luis, eskerrak ematen dizkizugu partekatu ditugun momentuengatik, zure abestiez, zure adiskidetasunaz eta konpainiaz hainbeste gozatu genuelako.
Eskerrik asko!
Comentarios recientes