Manolo Leginak, Garaizarko Matsorriak-en lagun handiak, azaroaren 16an utzi gaitu. Hileta, ostiralean izango da arratsaldeko zazpiretan Begoñako Basilikan.
Begoñan jaio zen, Arbolantxa auzoko Atxetas baserrian, Errepublika Bilbora anexionatu zen 1925.go  urtean.
Bilboko jatorrizko euskaraz hitz egiten zuen Trikitilariak, Begoñako inguruetan, Karrantzan eta Ipar Euskal Herrian hainbat eta hainbat erromeria alaitu ditu.
Gazte gaztea zela,  16 edo 17 urterekin, «belarriz» ikasi zuen trikitixa jotzen. Etxeko lau anaiak musikari bilakatu ziren. Artxandako Gillermin pandero-jolearekin eta hainbatetan Txilibrin eta Leon Bilbao albokariekin edota Maurizia Aldeiturriaga abeslari ospetsuarekin ere aritu izan da.
Bilbo inguruko zahar etxeetara musika eta bestelako ikuskizunak eskainiz Caravana de la Alegria taldearen hastapenetan egon zen, eta oraintsu arte hantxe ibili da, trikitia jotzen ez baina bai panderoa eta kanaberak jotzen.
Gure hastapenetatik «matsorrien» parte izan zen. Txelu bere txistuarekin eta zenbait korukideekin «pozaren karabana» partaide izan ziren.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies