Gogoratuko dozuen moduan 30an, 2022ko Txikitero Festari hasiera emango deutsagu. 59. edizio honetan ere ekintza eta jardunaldi mordoa izango doguz 30tik 11ra, Alde Zaharreko, Atxuriko eta San Frantziskoko kaleak jendez eta musikaz betez, 20 abesbatzen laguntzarekin.

Horrez gain, hurbiltzen dana geure auzoetako 42 tabernatan baino gehiagorekin diseinatutako “Txikitero Arrautzen ibilbide eta txapelketagaz”,  Chonchi Arteroren erakusketaz,, Ohorezko Txikitoen banaketaz eta beste zenbait kontzertuekin gozatzeko aukera izango dau.

Gainera, urte guztietan bezala, urriaren 11an egun nagusia izango da, eta horregatik Txikitero Artean, egongo dirazan ekintza ezberdinetara gonbidatu nahi zaitue:

KALEJIRA TXAKOLINERA Ordua: 11:00h Lekua: Euskal Museoko Klaustrotik, La Bolsa eraikinerarte

LEHENGO TXAKOLINA ETA LORE ESKAINTZA BEGOÑAKO AMATXURI Ordua: 12:00etan Lekua:  Begoñako Amatxuren irudiaren azpian, La Bolsa Eraikinan Gogoratu Begoñarentzako lore-sorta bat ekartzea

ENKARNAZIO ELIZAN KONTZERTU KORALA. Ordua: 18:00etan . Parte-hartzaileak: Begoñako Garaizarko Matsorriak eta Urretxu-Zumarragako Goiargi Abesbatza.

TXIKITEROEN SALBEA Ordua: 20:00etan Lekua:  Begoñako Amatxuren irudiaren azpian, La Bolsa Eraikinan

Eta tradizioak agintzen duen bezala, Txapela jantzita etortzea eta Begoñarentzako lore-sorta bat ekartzea eskatzen da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies