Zuzendari ohiak

José Luis Etxebarria “Txelu”ren biografia

Txelu

Txelu

Jose Luis Etxebarria Goiri, 1925eko martxoaren 29an jaio zen Begoñako Errepublika zaharrean. Begoñako Batzokiaren inguruan dantzan hasiko da.
Gerra ostean, Dindirri dantza taldean sartuko da. Dantzari eta zuzendari artistiko lanak uztartuko ditu.
Musika eta txistua jotzen bere kasa ikasiko ditu.
Santutxuko Gaztedi dantza taldean arituko da irakasten.
Galdakaoko Andra Mari dantza taldean irakatsiko du.
Bera da metalezko txistuaren asmatzailea.
1987an Garaizarko Lagunak abesbatza mistoa sortzen du, 1992tik aurrera Garaizarko Matsorriak deiturarekin gizonezkoen abesbatza izango dena.
1992an Begoñako Sustraiak emakumeen abesbatza sortzen da.
1999an uzten ditu koru bietan zuzendaritza lanak.
Gaur egun, Txelu Garaizarren bizi da eta itsu egon arren, buru argia mantentzen du eta bere bizipenak bizkor kontatzen dizkigu

Jose Luis Etxebarria Goiri, 1925eko martxoaren 29an jaio zen Begoñako Errepublika zaharrean. Sei urterekin lehen urratsak eman zituen dantzan Begoñako Batzokiaren inguruan. Zortzi urte zituela, 1933.go uztailaren 8an, Begoñako Basilikan Agirre Lehendakaria eta Mari Zabalaren ezkontzan “aurreskua”dantzatu zuela aipatu daiteke bitxikeri gisa.

Gerrak eragindako zailtasunak eta debeku ostean Coral de Bilbaon hasten da dantzan, urte batzuk geroago, Manu Otaduiren zuzendaritzapean, Dindirri izena hartuko duen taldean.

Coliseo Albiatik Ayala Antzokiko Gazte Lekura eraman zituzten bere entseguak doako dantza ikuskizunen truke. Bizkaiko lehen dantza taldea izan zen eta zuzendariak gaixotasun baten ondorioz bere ardura utzi zuenean, Txeluk ordezkatu zuen dantzari eta zuzendari artistiko lanak uztartuz.

Dantzak txistua ezagutzeko premia sortzen dio eta bere kasa musika eta txistua jotzen ikasiko du Boni Fernandez “Boni”ren babesean, Joaquin Landaluzek egindako txistu batekin. Biak garaiko txistulari ezagunak ziren.

Urte batzuk lehenago Iñaki Gallaga otxote bateko kidearentzat partiturak kopiatuz pentagramarekin kontaktua hartzen du. Dindirrin solfeoaren metodoarekin ikasiko du musika baina denbora galtzea dela iruditzen zaio. Horregatik, betidanik ezagutzen zituen doinuen txistulari ezagunek ematen zizkioten dantzen partiturak irakurriz, azkartuko du bere ikasketa.

35 urterekin, dantzatu, txistua jo eta Dindirrin irakasten du. Santutxuko Gaztedirekin ere arituko da elkarlanean zuzendaritzaren lekukoa Txomin Unzaluri pasatu bitartean. Dindirri utzi eta sei urtera Galdakaoko Andra-Mari taldean irakatsiko du. Betiere bolondres gisa eta eskuzabal arituko da dantzaren munduan, bere bokaziozko jarduna. Tutera, Donostia, Gernikara bidaiatuko dute. Txeluk honako pasadizo hau gogoratzen du: goizeko 5:30etan Begoñatik irten eta Bizkargi zeharkatuz Ajangizera heldu, 11:30etan dantzatu, txistulari lagun baten Aurre baserrian bazkaldu, entseatu eta ondoren trenez Begoñara itzuli.

Dantzari eta zuzendari artistiko gisa 28 urtez aritzeak talde bakoitzak bere erara dantzatzen duela erakutsiko dio Txeluri. Horregatik iturrietara joko du eta Durangaldean Berrizko (Alejandro Aldekoa) eta Garaiko taldeek euren dantzak irakatsiko dizkiote. Lekeitioko Kaxarranka eta Arretxinagako San Migelen dantza (Xemeingo dantza) ere jasoko ditu. 1969an, bere lehen liburua argitaratuko du.

Hogei urte geroago, aurkituko dituen aldaketak kontuan izanik, berrikuste sakona egin ondoren “Bizkaiko dantzak – 1990 urtea” bere bigarren liburua kaleratzen du. Ibilbide horren ondoren, 85 urterekin, gaur egun ere Txelu buruz dantzan aritzen da, berak dioen bezala. Txeluren beste lorpen bat ere aipatu beharra dago: bera izan zen metalezko txistuaren asmatzailea.

Jubilatu ondoren, K-Toño, Juanjo Antiguedad, Epelde… lagunekin Santagedako usadiozko koplak kantatzera kaleratuko dira, ez dirua biltzeko asmoarekin baizik eta ohitura mantentze aldera. Kantu zaleak izanik kopletatik haratago jarraitzen zuten eta koru bat osatzea eskatzen zieten.

1987ko martxoan sortzen da Garaizarko Lagunak. Gaur egungo Jesus Galindez kaleko 10-12 zenbakietako etxabean entseatzen zuten. Gerora frontoiko gela huts batean jarraituko dute. 1989an neska adiskide eta ezagunekin izen bereko emakume abesbatza bat eratzen da.

1992an koru biek izena aldatzen dute eta Garaizarko Mahatsorriak hasten da. Izen horrekin B.A.E.n (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea) federatzen da. “Zergatik ez duzu sortzen gizon-emakumez osaturiko koru bat?” galdetu izan diote Txeluri. Betiere gauza bera erantzun izan du: “Emakume edo gizon taldeak bakarrik daudenean abesbatza gisa kantatzea gura dut. Hori ez da gertatzen koru mistoetan”.

1998 urteko Begoñako Koral Astean zuzentzen du azkenekoz gizonen abesbatza. Ikusmen arazoengatik utziko du bere ardura eta lekukoa Jose Antonio Kalzada “Surti”k jasoko du. 1999an Begoñako Sustraiak emakumeen korua zuzenduko du azkeneko aldiz Begoña Koral Astean ere eta ardura Begoñako Estitxu Perez Uribarrenen eskuetan utziko du.

2015ko apirilaren 20an, Begoñako Garaizarko bere etxean hil zen  gure lehenengo zuzendaria izan zena, José Luis Etxebarria «Txelu», 90 urterekin.

Bere bizitzan egindako lana eskertzeko, 2014ko urriaren 12an omenaldi unkigarria eskaini genion  Campos Antzokian Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak eta Garaizarko Matsorriak eta Begoñako Sustraiekin batera.

Hileta elizkizuna , 2015eko hilaren 22an, arratsaldeko zazpietan izan zen  Begoñako Basilikan.

 
Goian bego lagun!!

.ESTEKAK

Begoñatarrak lutoz jantzita esnatu gara

http://issuu.com/santutxuymas/docs/santutxu_y_ma_oct_imp

http://www.corogaraizarkomatsorriak.eus/wp-content/uploads/2015/12/berton-txelu.pdf

http://www.corogaraizarkomatsorriak.eus/wp-content/uploads/2015/12/deia-2014-09-22.pdf

http://www.corogaraizarkomatsorriak.eus/wp-content/uploads/2015/12/deia-2014-10-11-1.pdf

https://agenda.elcorreo.com/evento/romeria-con-canciones-y-bailes-441969.html

http://www.corogaraizarkomatsorriak.eus/wp-content/uploads/2015/12/p-bilbao-aldizkaria-2014-azaroa.pdf

 

Surti

Surti

Haurtzaroan hasi zuen harremana musikarekin Juan Ojangurenen zuzendaritzapean Gernikako Andra Mari Parrokiako abesbatzako bakarlari tiple gisa. Ojanguren jaunarekin hasi zen solfeoa eta pianoa ikasten. Hamahiru urte zituela Arteako Seminariora joan zen. Bertan jarraitu zuen musika eta piano karrera Salvador Rada jauna Bilboko Corpus Christiko organo-jolearen zuzendaritzapean. Musika-ikastaro guztietan aparteko notak atera zituen. Bertan hasi zuen harremana kantu gregorianorekin, interprete bikaina bilakatuz. Derioko Seminarioko organo-jole titularra izan zen, baita bere ikasturteko otxotearen zuzendaria ere, seminarioan bertan ospatutako zenbait lehiaketa irabaziz. Basauriko San Migel parrokiako organo-jole izendatu zuten. San Antoneko parrokiara bidali zuten 1971. urtean eta San Anton Orfeoia zuzendu zuen bertan, hamaika egitarau sortuz: » La pascua cristiana’, “El niño, Esperanza del Pueblo»,» El Baserri como fuente de expansión de la identidad vasca”. Bizkaian eta Gipuzkoan barrena ibili zen kontzertu horiekin 1972 eta 1975 urteen bitartean. Sekularizatu ondoren musika lanak alde batera utzi zituen. Alabaina, 1998. urtean  “Garaizarko Matsorriak” abesbatzak, orduko zuzendari Iñaki Epelderen bitartez, bere musika-oporralditik berreskuratu eta berriro ere gure herriko kulturan oso garrantzitsua izan den lanera itzularazi zuen.

 

 

Miren Zubieta Egia

Ikasketak.

  • Juan Crisostomo Arriaga Bilboko Musika Kontserbatorioko tituluak: solfeo, piano, kontrabaxu, eskusoinu, txistu, musikaren teoria, akonpainamendu, transposizio eta konposizioko irakaslea.
  • Abesbatza eta orkestra zuzendaritzan eta ahots-teknikan ikasketak.
  • Ikasketak honako gai hauetan: irakaskuntza eta zentroen antolaketa eta zuzendaritza, lege kontuak, pedagogia, kantu gregorianoa, ganbara-musika eta kontrabaxua.

KARRERA PEDAGOGIKOA:

  • 1986 urtetik Leioako Udal Kontserbatorioko txistu eta abesbatza irakasle titularra.
  • 1991-2008 piano, hizkuntz musikala, txistu eta kontrabaxu irakaslea eta orkestra eta abots zuriko abesbatzen zuzendaria Bedmar-eko Musika Kontserbatorioan.
  • 1991-2007 Bedmar-eko Musika Kontserbatorioko Zuzendari pedagogikoa.
  • 1992-2001 Larrabetzuko Musika Eskolako txistu, kontrabaxu eta ahots-teknikako irakaslea
  • Derioko Musika Eskolaren sortzailea eta irakaslea.
  • 2008-2013 Hizkuntz musikala eta txistu irakaslea Begoñazpi eta Betiko Ikastoletan.
  • 2009-2016 Arratiako Musika Eskolako txistu eta abesbatzaren irakaslea.
  • 2010-2016 Amorebieta-Etxanoko Zubiaur Musika Eskolaren txistu irakaslea.
  • 2013-2014 Begoñako Sustraik Abesbatzaren Ahots-teknikaren irakaslea.

INSTRUMENTISTA-JARDUERA:

  • 1981-1991 Mungiako Gure Ametza Taldea txistu taldearen sortzailea eta zuzendaria.
  • 1987 Juan Crisostomo Arriaga Bilboko Musika Kontserbatorioko abesbatza eta orkestrako kidea.
  • 1986-1993 Andres Isasi ganbara-orkestrako lehen kontrabaxua.
  • 1989-1991 Jesus Arambarri abesbatzako pianista ofiziala.
  • 1997-2001 Kantabriako Musika Orkestrako lehen kontrabaxua.
  • 2001. urtetik Barakaldo Antzokiko zartzuela-orkestrako kidea.
  • 1997-2002 Bilboko Aste Nagusiko txistulari alardea zuzendu zuen.
  • 2007 Berziztu elkartearen kontzertua zuzendu zuen.

ESPERIENTZIA-KORALA:

  • 1985. urtetik Deustuko Ikas Ama ahots zuri helduen abesbatzako sopranoa eta Leioako San Juan Bautista koralaren kidea.
  • 1992-2001 Larrabetzuko Izar Argia abesbatza “txiki”a zuzendu zuen.
  • 2001 Euskadiko ahots zurien kontzertua zuzendu zuen (San Mames futbol zelaian) Bilboko hiriaren 700. urteurrena zela eta.
  • 2006-2012 Zornotzako Udalen ahots zuri helduen abesbatzaren zuzendaria.
  • 2008 urteko urtarriletik Begoñako Garaizarko Matsorriak (Bilbo) ahots baxuen abesbatzaren zuzendaria.
  • 2009-2012  Lezamako Ekidazu abesbatza mistoaren zuzendaria. 
  • 2015 urtetik Gautegiz-Arteagako  «Artiako Abesbatzaren» zuzendaria (ahots nahasiak).
  • 2016 urtetik Bilboko «Sanfran korue» abesbatzaren zuzendaria (ahots nahasiak).
  • 2018ko irailetik egunera Igorreko «Luis Iruarrizaga ahots nahasien abesbatzaren zuzendaria.
  • 2019ko otsailetik aurrera Zeanuriko abesbatzaren zuzendaria.

 

 

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies