Arrakasta handia lortu du Garaizarko Matsorriak Italian
Itailiatik egin duten txangoaren ondoren, Bilbon daude dagoeneko Begoñako Garaizarko Matsorriak abesbatzako kideak. Senide eta adiskideekin batera, Milan, Florencia eta Siena hiriak bisitatuz, Cantate Toscana jaialdiaren bi kontzertuetan hartu dute parte. Burutu dituzten bi emanaldietan Erandio Goikoako “Goialde” taldeko Irati eta Asier dantzarien eta Leioako txistularien laguntza ere izan dute matsorriek.
Ekainaren 8an, ostiralarekin, Pistoiako adiskidantza kantaldian abestu zuten Basilica della Madonna dell ´Umiltà-n, “Su insieme“ bertako koruarekin batera. Eta hilaren 9an, laburunbata, Austriako “Weisskirchner Feinklang“ eta Italiako “Coro Polifonico del Chianti“rekin, Greve in Chianti-ko Casa del Popolo-n kantatu zuten, eskualdean ospatzen ari den XII Rassegna Internazionale di canto coralen programazioaren barruan.
Raimundo Sarriegi, Segundo Matute, Jesús Guridi, Pablo Sorozabal, Pedro Retana eta Victor Zubizarretaren konposizioak, eskaini ziren, besteak beste, eta kontzertuetara bertaratu zirenek, euskal folkloretik jasotako errepertorioaren oparotasuna eta barietatea goraipatu zituzten, eta Begoñako koruaren interpretazioa bikaina goretsi zuten.
Agian, une gorena Greve in Chianti-n gertatu zen, kontzertuaren amaierako bis batean Miren Zubieta, Garaizarko Matsorriak taldeko zuzendariak, beste bi koruetako kideak eta entzuleak Verdiren Nabuco operaren “Va Pensidero” elkarrekin abestera gonbidatu zituenean, Jose Antonio Kaltzada “Surti” pìanoz lagunduta.
Garaizarko Matsorriak bere 25. urteurrenaren ospakizunak amaitzen ditu bira honekin. Hemendik aurrera hurrengo konpromisoak prestatzen jarraituko du ilusioz, seriotasunez eta indarrez.
Comentarios recientes