Abesbatzentzako Konposizio Txapelketan saritutako lanen estreinaldia

Datorren larunbatean, martxoak 16, arratsaldeko 20:00etan, Abesbatzentzako Konposizio Txapelketan saritutako lanak aurkeztuko dira Bilboko BBK aretoan. Ekitaldi horretan, konpositoreei sariak banatuko zaizkie, eta ondoren, saritutako piezak Bizkaiko hiru abesbatzen ahotsetan entzungo ditugu.

Bilboko Garaizarko Matsorriak, lehen saria lortu duen César Zumel Vaqueroren “Suharturik” kanta abestuko du; Santurtziko Lagun Zaharrak Abots Zuriak, bigarren saria,  Julio Vidorreta Zubeldiaren “Sua”; eta Mañariko Kirikiño Abesbatzak,  David Delgado Costanaren “Agua en el agua”, hirugarren saria eskuratu duena.

Emanaldia euskal eta nazioarteko folkloretik jasotako hainbat kantekin osatuko da.  Gonbidapenak BBK aretoan eskuratu leike

  • Tokia: BBK aretoa – Kale Nagusia, 19 – BILBO – Data:  martxoak 16 – 20:00etan

Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak BBKren Gizarte Ekintzaren babesarekin antolatutako txapelketa da hau. Duela 16 urte sortu zen, abesbatzen errepertorioa gutxika-gutxika zabalduz eta berrituz joateko asmoarekin.

Guztira, hainbeste urtean, 131 konpositore ezberdinen 269 lanak ikusteko aukera eman du txapelketak, Europako eta Hego Amerikako hainbat lekutatik etorritako abesbatzen eskutik, nahiz eta gehienak Euskal Herrikoak izan diren.

ARNAUT OIHENARTEREN JATORRIZKO OLERKIA (1592-1667)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies