Deustuko eta Begoñako elizateak Bilbora anexionatu izanaren oroitzapenezko kontzertua
23 noviembre, 2024 - 8:00 pm - 9:30 pm
Gratuito
Begoñako Basilika, 2024ko azaroaren 23a, 20:00
2025eko urtarrilaren 1ean 100 urte beteko dira Deustuko eta Begoñako elizateak Bilbora anexionatu zirenetik. Anexio hori Primo de Riveraren Gobernuak onartu zuen 1924ko urrian eta 1925eko urtarrilaren 1ean ezarri zen indarrean.
Efemeride hori gogoratzeko, azaroaren 23an Begoñako Basilikan oroitzapenezko kontzertu bat egitea pentsatu da, 20:00etan, eta honako abesbatzek hartuko dute parte:
Garaizarko Matsorriak: 37 urte bete ditu. 1987an Begoñako Errepublika zaharreko “Garaizar” auzoan sortu zen, José Luis Etxebarria “Txelu”ren eskutik eta zuzendaritzapean. Errepertorio zabala dute: euskal fokloretik aukeratutako kantak, “bilbainadak”, musika erlijiosoa eta nazioartetik jasotako abestiak.
Deustoarrak Abesbatza: 1957an jaio zen Bilboko Deustu auzoan. Euskal Herriko ahots larrien korurik ospetsuenetakotzat jotzen da eta euskal musika tradizionala zintzoen interpretatu duena. Diskografia eta errepertorio zabala ditu, eta bere musika Estatu osoan zehar eta atzerritik kanpo ibili da.
Otxote Bilbo Argia: 1979an lagun talde batek osatu zuen. 45 urte hauetan Nazioarteko Otxote Jaialdietan eta Estatu osoan zehar egindako abesbatza topaketetan parte hartu duen taldea. Musika erlijioso lanekin, polifoniarekin eta nazioko zein nazioarteko konpositore ezagunenen kantu herrikoiekin aberastu du bere errepertorioa.
Izaskun Kintana Arkoitza: Opera eta zarzuela abeslaria, penintsulako antzoki handienetan protagonista izan da. Eszena-zuzendari gisa, zarzuela-ekoizpen ugari zuzendu ditu. Gaur egun abesbatzak eta orkestrak zuzentzen ditu, euskal musika sakratu eta profanoaren zabalkundean interes berezia jarriz. Pianista ere bada, kantu irakaslea eta urritasun kognitiboa duten pertsonei egokitutako abesbatza programak garatzen ditu.
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.
Comentarios recientes