{"id":2072,"date":"2017-08-21T19:48:21","date_gmt":"2017-08-21T19:48:21","guid":{"rendered":"http:\/\/www.corogaraizarkomatsorriak.eus\/eusk\/?p=2072"},"modified":"2025-05-27T07:56:04","modified_gmt":"2025-05-27T07:56:04","slug":"lagun-artean-30-urte-kantuan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.corogaraizarkomatsorriak.eus\/eusk\/blog\/lagun-artean-30-urte-kantuan\/","title":{"rendered":"Lagun artean 30 urte kantuan"},"content":{"rendered":"<div class=\"summary\">\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Garaizarko Matsorriak abesbatzak hogeita hamar urte bete ditu. Argazkiei begira, hil diren hainbat kidetaz gogoratu dira I\u00f1aki Epelde, Joseba Sarasola eta\u00a0Fernando Iraeta korukideak. Izan ere, \u201cgalera handiak\u201d izan dituzte urte guzti hauetan. Hutsuneak \u201cjende oso onarekin\u201d bete dituzte. Ez soilik Garaizar eta Bilboko beste auzoetako kideekin, baita inguruko herrietako kideekin ere.<\/p>\n<\/div>\n<div class=\"photoinfo\">\n<p><img decoding=\"async\" class=\"lazy\" src=\"https:\/\/uriola.tok-md.com\/argazkiak\/Zdl\/cache\/Garaizarko%20Matsorriak_content.jpg\" alt=\"Lagun artean 30 urte kantuan \" \/><\/p>\n<div class=\"photofooter\">Argazkiak: Garaizarko Matsorriak <span class=\"photobigger\"> |<a class=\"pop\" href=\"https:\/\/uriola.tok-md.com\/argazkiak\/Zdl\/cache\/Garaizarko%20Matsorriak_full.jpg\" rel=\"group1\"> <i class=\"icon2-zoom-in\"><\/i> Ikusi handiago<\/a> | <a href=\"https:\/\/uriola.tok-md.com\/argazkiak\/Zdl\/Garaizarko%20Matsorriak.jpg\"><i class=\"icon2-picture\"><\/i> Argazki originala<\/a><\/span><\/div>\n<\/div>\n<div>\n<p>Jende gaztea gaur egun korura erakartzea \u201coso zaila\u201d dela aitortzen duten arren, zorionekoak dira Garaizarko Matsorriak aurten pare bat lagun berri hurbildu zaizkielako. Oro har azken bost urtetan \u201chainbat fitxaje\u201d egin dituzte. \u201cOso jende ona, zortzikoetan eta bestelako taldeetan ibilitakoak\u201d. Hortaz, abesbatzak zerbait badu \u201cerakartzen duena\u201d I\u00f1aki Epelde, Joseba Sarasola eta\u00a0Fernando Iraeta korukideen arabera.<\/p>\n<p>Osasun onean iritsi da taldea hiru hamarka betetzera. 35 lagunen batezbesteko adina 70 urtekoa bada ere, ez pentsa zahartuta daudenik. \u201cSasoiko gaude\u201d, argitu dute. \u201cBizipoz handia duen jendea gara, eta hori funtsezkoa da\u201d. Finean, familia \u201chandi bat\u201d osatzen dute.<\/p>\n<p>Auzoko koru bezala jaio zen taldea, Garaizarko lonja batean. \u201cAsmo apaleko abesbatza moduan\u201d. Astean behin entseatzen zuten. Jose Luis Etxebarria\u00a0<em>Txelu<\/em> izan zuten lehen zuzendaria, eta bera izan da hamaika urtetan taldearen <em>alma materra<\/em>.<\/p>\n<p>Jose Antonio Calzada <em>Surtirekin<\/em>, 1999tik aurrera, astean bitan entseatzen hasi ziren. Zuzendaritza aldaketarekin, irakasteko eredua ere aldatu zen. \u201cUne oso politak\u201d bizi izan zituzten.<\/p>\n<p>Surtiren erreleboa Miren Zubietak hartu zuen. \u201cMusika irakaslea, nortasun handiko pertsona eta zuzendari ona\u201d da Miren. Eta 35 kideren artean emakume bakarra. Berarekin, azken urteetan abesbatzaren maila \u201casko hobetu da\u201d. Balantzea egiterako orduan, ez dago zalantzarik, bat datoz koruko kideak. Denborarekin \u00a0\u201cgora egin du taldearen mailak, kalitateari dagokionez, eta dinamikak bestelakoak dira orain\u201d. Batik bat, taldekideen \u201cabesteko eta ikasteko gogoari esker\u201d egin du gora.<\/p>\n<p>Zuzendariek ez ezik taldeko presidenteek ere lan handia egin dute Garaizarko Matsorriak taldearen alde. Julio Pinilla eta I\u00f1aki Epelde izan ziren lehen bi presidenteak. I\u00f1aki Baroja, hirugarrena. I\u00f1aki taldean \u201cindartsu\u201d sartu zela ez dute ahazteko, \u201ciraultza handia eragin baitzuen\u201d, besteak beste, taldea desagertzear zegoen garaian eustea eta aurrera egitea lortu zuen.<\/p>\n<p>Garaizarko lonjan biltzen hasi zen koruak Birjinetxe ikastetxeko aretoa erabiltzen du egun entseatzeko. Gela handia bat da, \u201cprimerakoa\u201d, eta gustura daude bertan. \u201cAbesbatz askok ez dute horrelakorik\u201d, diotenez.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/uriola.eus\/argazkia\/27681\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/uriola.tok-md.com\/argazkiak\/GXW\/cache\/Captura%20de%20pantalla%202017-07-29%20a%20las%2017.43.48_content.png\" alt=\"\" \/><\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/uriola.eus\/argazkia\/27682\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/uriola.tok-md.com\/argazkiak\/HiC\/cache\/Captura%20de%20pantalla%202017-07-29%20a%20las%2017.43.30_content.png\" alt=\"\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>Urteurrena eta oroitzapenak<\/strong><\/p>\n<p>Joan den ikasturtean zehar eskaini duen ikuskizun \u201cbereziena\u201d Deustuko Done Petri elizan maiatzean eskaini zuen Garaizarko Matsorriak abesbatzak Pessaceko (Bordele) Intermittence Choralekin batera. \u201cEz ohiko\u201d kontzertua izan zen ia 40 musikarirekin. Kontzertu alardea. \u201cGuretzat oso garrantzitsua mailan gora egiteko\u201d, Fernandoren esanetan.<\/p>\n<p>Hiru hamarkadetan kontzertu \u201chandiak\u201d hainbat izan dira. Josebak abesbatzaren 25. urteurrean kantatutako operako <em>ariak<\/em> gogoan ditu, baita Baigorrira egindako bisita ere. \u201cHerrialde bakoitzeko abesbatza bana elkartu ginen. Oso polita izan zen. 12 euro balio zituen sarrerak, eta leporaino bete zen eliza. Itzela izan zen, giroagatik batez ere. Ahaztezina\u201d.<\/p>\n<p>Oroitzapenetan murgilduta, Milaneko La Scalan abestu zutenekoa aipatu du I\u00f1akik. \u201cKapritxoa\u201d zuten, eta koruaren 25. urteurrenaren ostean, Milanera joan ziren, La \u00a0Escala ezagutzera. \u201cBertan abestu genuen, aurreko espaloian jarrita. Txalo jo ziguten han zebiltzan turistek\u201d. Ezin izan zuten barrutik ikusi, itxita baitzegoen. Milaneko ametsa beteta, \u201cegunerokoa bizitzea eta gozatzea da gure ametsa orain, lagun giroari eustea eta egunez egun hobetzea\u201d.<\/p>\n<p>Horretarako ondo bideratuta ditu Miren Zubieta zuzendariak, \u201ckoru euskalduna baikara, bertako errepertorioa duena\u201d, eta bide horretan sakontzeko prest daude. Izan ere, Teobaldo Guerrero zuzendariarekin bat datoz garaizartarrak. \u201cBertako abestiak, betikoak ahazten ari gara, eta eutsi behar diogu gure ahozko ondareari. Ahaztuta dauden konposatzaileak eta ahaztuta dauden lanak berpiztu behar dira, eta hori da gure lana eta erronka\u201d.<\/p>\n<p>Indargunetzat dute korukideen konpromiso handia. 35 laguneko taldean, entseguetara 30etik gorakoa izan ohi da parte-hartzea. \u201cKide askorentzat korua bizitzako atal garrantzitsua da. Entseguei begira ibili ohi dira\u201d. Lehen entsegu egunetik ardoa eta txorizoa ez dira falta. Aurrerapenaren adierazle, gaur egun taldeak catering arduraduna dauka.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/uriola.eus\/argazkia\/27683\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/uriola.tok-md.com\/argazkiak\/ywO\/cache\/25%20urte%20Done%20Petri%20Garaizarko%20Matsorriak%20Coro%202_content.jpg\" alt=\"\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>Aste Nagusian<\/strong><\/p>\n<p>Udan atseden hartzen du Garaizarko Matsorriak abesbatzak Aste Nagusiko ostegunera arte. Abuztuaren 24an, 40 bat lagun elkartzekoak dira bost-seigarren urtez jarraian Alde Zaharrean lagun artean kantu kantari ibiltzeko. \u201cGuk goiz polita pasatzen dugu eta ahalegintzen gara gure ingurukoek ere antzera pasa dezaten\u201d, dio Josebak. Abesti herrikoiak interpretatuko dituzte, koruaren sorreratik abestu dituztenak, esaterako, <em>Festara, Boga boga, Goizeko izarra, Beti maite\u2026 <\/em>eta parrandari ekiten diotenean, \u201cprotokolotik kanpo\u201d, besteak beste, Benito Lertxundirenak eta <em>Xalbadorren heriotzean<\/em> kantatu ohi dituzte. \u201cOso gustuko ditugu bai guk bai entzuleek\u201d. Oporren ostean, ikasturte berriari hasiera emango diote. Lehen hitzordua finkatu dute jada, irailaren 4an.<\/p>\n<p><span class=\"signature row-fluid\"><span class=\"authorname\">(berton aldizkaria <\/span> <span class=\"data2\">2017-08-15 08:30<\/span> <span class=\"subject\">\u00a0 <a class=\"subject\" href=\"https:\/\/uriola.eus\/kultura\/\">Kultura-aisialdia<\/a> <\/span> <span class=\"herria\"> \u00a0<a href=\"https:\/\/uriola.eus\/begonaldea\/\">Bego\u00f1aldea)<\/a> <\/span><\/span><\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp; Garaizarko Matsorriak abesbatzak hogeita hamar urte bete ditu. Argazkiei begira, hil diren hainbat kidetaz gogoratu dira I\u00f1aki Epelde, Joseba Sarasola eta\u00a0Fernando Iraeta korukideak. Izan ere, \u201cgalera handiak\u201d izan dituzte [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":2070,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-2072","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categoria"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.corogaraizarkomatsorriak.eus\/eusk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2072","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.corogaraizarkomatsorriak.eus\/eusk\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.corogaraizarkomatsorriak.eus\/eusk\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.corogaraizarkomatsorriak.eus\/eusk\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.corogaraizarkomatsorriak.eus\/eusk\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2072"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.corogaraizarkomatsorriak.eus\/eusk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2072\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2074,"href":"https:\/\/www.corogaraizarkomatsorriak.eus\/eusk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2072\/revisions\/2074"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.corogaraizarkomatsorriak.eus\/eusk\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2070"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.corogaraizarkomatsorriak.eus\/eusk\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2072"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.corogaraizarkomatsorriak.eus\/eusk\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2072"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.corogaraizarkomatsorriak.eus\/eusk\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2072"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}