ZUZENDARIA

Miren Zubieta

IKASKETAK

  • Juan Crisostomo Arriaga Bilboko Musika Kontserbatorioko tituluak: solfeo, piano, kontrabaxu, eskusoinu, txistu, musikaren teoria, akonpainamendu, transposizio eta konposizioko irakaslea.
  • Abesbatza eta orkestra zuzendaritzan eta ahots-teknikan ikasketak. Mirem Zubieta
  • Ikasketak honako gai hauetan: irakaskuntza eta zentroen antolaketa eta zuzendaritza, lege kontuak, pedagogia, kantu gregorianoa, ganbara-musika eta kontrabaxua.

KARRERA PEDAGOGIKOA:

  • 1986 urtetik Leioako Udal Kontserbatorioko txistu eta abesbatza irakasle titularra.
  • 1991-2008 piano, hizkuntz musikala, txistu eta kontrabaxu irakaslea eta orkestra eta abots zuriko abesbatzen zuzendaria Bedmar-eko Musika Kontserbatorioan.
  • 1991-2007 Bedmar-eko Musika Kontserbatorioko Zuzendari pedagogikoa.
  • 1992-2001 Larrabetzuko Musika Eskolako txistu, kontrabaxu eta ahots-teknikako irakaslea
  • Derioko Musika Eskolaren sortzailea eta irakaslea.
  • 2008-2013 Hizkuntz musikala eta txistu irakaslea Begoñazpi eta Betiko Ikastoletan.
  • 2009-2016 Arratiako Musika Eskolako txistu eta abesbatzaren irakaslea.
  • 2010-2016 Amorebieta-Etxanoko Zubiaur Musika Eskolaren txistu irakaslea.
  • 2013-2014 Begoñako Sustraik Abesbatzaren Ahots-teknikaren irakaslea.

INSTRUMENTISTA-JARDUERA:

  • 1981-1991 Mungiako Gure Ametza Taldea txistu taldearen sortzailea eta zuzendaria.
  • 1987 Juan Crisostomo Arriaga Bilboko Musika Kontserbatorioko abesbatza eta orkestrako kidea.
  • 1986-1993 Andres Isasi ganbara-orkestrako lehen kontrabaxua.
  • 1989-1991 Jesus Arambarri abesbatzako pianista ofiziala.
  • 1997-2001 Kantabriako Musika Orkestrako lehen kontrabaxua. 
  • 2001. urtetik Barakaldo Antzokiko zartzuela-orkestrako kidea.
  • 1997-2002 Bilboko Aste Nagusiko txistulari alardea zuzendu zuen.
  • 2007 Berziztu elkartearen kontzertua zuzendu zuen.

ESPERIENTZIA-KORALA:

  • 1985. urtetik Deustuko Ikas Ama ahots zuri helduen abesbatzako sopranoa eta Leioako San Juan Bautista koralaren kidea.
  • 1992-2001 Larrabetzuko Izar Argia abesbatza “txiki”a zuzendu zuen.
  • 2001 Euskadiko ahots zurien kontzertua zuzendu zuen (San Mames futbol zelaian) Bilboko hiriaren 700. urteurrena zela eta.
  • 2006-2012 Zornotzako Udalen ahots zuri helduen abesbatzaren zuzendaria.
  • 2008 urteko urtarriletik Begoñako Garaizarko Matsorriak (Bilbo) ahots baxuen abesbatzaren zuzendaria.
  • 2009-2012  Lezamako Ekidazu abesbatza mistoaren zuzendaria. 
  • 2015 urtetik Gautegiz-Arteagako  “Artiako Abesbatzaren” zuzendaria (ahots nahasiak).
  • 2016 urtetik Bilboko “Sanfran korue” abesbatzaren zuzendaria (ahots nahasiak).
  • 2018ko irailetik egunera Igorreko “Luis Iruarrizaga ahots nahasien abesbatzaren zuzendaria.
  • 2019ko otsailetik aurrera Zeanuriko abesbatzaren zuzendaria.