XXXVIII UDABERRIKO KONTZERTUAK

Urtero bezala Bilbao Bizkaia Kutxak eta Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak (BAE) antolatuko dituzte Udaberriko Kontzertuak.

Aurtengo XXXVIII edizio honetan, 71 abesbatzek hartuko dute parte 24 talde desberdinetan banandurik eta martxoren 24tik ekainaren 17ra, horrenbeste kontzertu ekeiniko dituzte Bizkaiko herri eta hiri ezberdinetan.

Edizio honetan Garaizarko Matsorriok 3 emanaldi eskainiko ditugu beste gizonezko Abesbatzekin batera: Barakaldoko Schola Cantorum eta e Derioko Ipar-alde Abesbatza.

Lehenengoa Barakaldoko Bizente Deunaren Parrokian izango da apirilaren 1ean.

Geroago, maiatzaren 13an eta anfitrioi legez, Begoñako Birjinetxeko Parrokian izango dugu bigarrena.

Eta azkenik eta aurtengo zikloa amaitzeko, maiatzaren 20an Derioko Isidro Deunaren Parrokian abestuko dugu.

Nahi baduzue ikusi XXXVIII edizio honetako Kontzertuen egutegi osoa honako esteka honetan klikatu:

KONTZERTUETAKO EGUTEGI OSOA

Zuen gustokoa izango delakoan agur bero bat.

Garaizarko Matsorriak.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies