Nazien jazarpenetik ihesi, eta New Yorkera bidean, Suedian babes bila iritsitako Jose Antonio Agirreren omenez aste honetan ekitaldi desberdin ugari antolatu dira Goteborg eta Estokolmo hiri eskandinaviarretan.

Hain zuzen ere, Goteborg hiriko Partille komunaren parkean Bizkaiko Batzar Nagusiak emandako Gernikako Arbolaren kimu bat landatu da. Ekitaldia biribiltzeko Begoñako Garaizarko Matsorriak Abesbatzak euskal folklorearen parte diren abestiak eskaini dizkio emanaldian zegoen suediar mandatarien ordezkaritzari.

Athletic Clubek ere omenaldi honetan parte hartu nahi izan du, eta Abesbatzaren presidente den Carlos Aiestaranen elkarkidetzarekin Aitor Elizegi presidenteak bidalitako Carlos Aiestaranen “El fútbol: su faceta desconocida” liburua Suediako mandatariei oparitzen die. Aipatutako idazkian 1921etik 1926ra Agirre Lehendakariak elastiko zuri-gorriarekin izandako futbolari ibilbideaaren kontakizuna egiten da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies