NARCI, ABESTU LAGUNA!

GARAIZARKO MAHATS ON ORRI.

ENTZUN NARCIREN OMENEZ EGINIKO BERTSOAK (Jon Renteriak)

 

Gaur goizean haize hegoak

kendu egin gaitu urrezko orri

badoa zerurantz hegan

aingeruentzat bai pozgarri,

bere zainetan darama

euskal kantuaren barri.

Eguneroko askari

koruko indarraren erdi,

beti keska gabe

prest laguntzeko edonori,

ohore bat izan da

zure ondoan kantu ikasi.

Izango zara beti

gure kide maitagarri,

Narci, abestu laguna!

Garaizarko mahats on orri.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest