Gernika

coro 3

Garaizarko Matsorriak abesbatzaren lehen presidentea izan zen.

Urtarrilaren 16an, 84 urte zituela, agur esan zigun Julio Pinilla Santamaría korukideak eta Begoñako Errepublika zaharreko txistulari ezagunak. Bera izan zen Garaizarko Matsorriak abesbatzaren lehen presidentea.

Meatzari familia batean, La Arboledan jaioa, Deustura aldatu ziren eta La Salle ikastetxean burutu zituen bere ikasketak. Aitak erakutsi zion solfeoa eta txistua jotzen  eta Iralabarriko Batz Alai dantza taldean aritu zen. Gisa hortan,  1952an, Luis Markinak zuzendu zuen  Jesus Guridiren Amaya operaren  filmean parte hartu zuen.30 mayo 1952

Harreman estua izan zuen José Luis Etxebarria “Txelu”, Garaizarko Matsorriak abesbatzaren sortzaile eta lehen zuzendariarekin. Pinilla izan zen elkartearen lehen presidentea eta antolakuntza zimenduak jarri zituena.

Musikazaletasunez gain, aipagarria da euskera eta Euskal Herriarekin zuen engaiamendua. Garaizarren eskolarik ez zegoen garaietean, bera izan zen bi andereinorekin batera, “Refugio” zaharrean zabaldu zen ikastolaren bultzatzaileetako bat.

EAJren kidea, Begoñako Batzokia eraikitzen parte hartu zuen. Hasera baten Tenderia kalean eta Txurdinagan gerora.

Zorrozaurreko Industrias Eléctricas Elorriagan, Basauriko Aspesen eta Bilboko El Conejo, empresetan egin zuen lana. Eta denetan bere profesionaltasun, gizatasun eta adiskidetasunagatik nabarmendu zen.

Begoñako basilikan egin zen bere oroimenezko hileta. Bertan Garaizarko Matsorriak abestu zituen hainbat kanta. Joseba eta Mikel semei, besarkada bero bat. Eta Miren emazteari, musu handi bat. Ez adiorik, Julio.

Fernando Iraeta

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies