Kontzertu Korala Atxuriko Enkarnazioan

Urriak 8 – 20:15etan

2016_atxuri_kantan_concierto_8_oct_v2Aurreko larunbatean, urriak 8, arratsaldeko 20:15etan, kontzertu korala eskaini zuten Atxuriko Enkarnazio elizan, Lizarrako Ereintza Abesbatzak eta Begoñako Garaizarko Matsorriak taldeak.

Txikiteroen festaren barruan ospatu  egin zen kontzertu hau, urrian eta azaroan Bilbao Historikok bultzatutako ziklo koral baten lehena izan zen. Guztira zazpi kontzertu eta hamabi talde arituko dira  Enkarnazio eliza eta Atxuri auzoa eraikitzeko obrak hasi zirenetik 500 urte bete direla ospatzeko

Lizarrako Ereintza Abesbatza 1987. urtean sortu zen, Lizarra Ikastolako ikasleen hainbat gurasoren ekimenez eta Josetxo Arbeloaren zuzendaritzapean. Aurreneko urteetan, batez ere euskal folkloreko abestiak jorratu zituen Ereintza abesbatzak, eta, pixkanaka, beste era bateko musikak eta kantuak bildu zituen errepertoriora. Hala, gaur egun, musika sakroa zein profanoa uztartzen ditu errepertorio horrek. 2009ko ekainaz geroztik Ramón Ayerra Gonzalézek zuzentzen du.

Garaizarko Matsorriak, 30 urte betetzear dago. 1987ko martxoaren 26an Begoñako Errepublika zaharreko “Garaizar” auzoan sortu zen, José Luis Etxebarria “Txelu”ren eskutik eta zuzendaritzapean. Errepertorio zabala dute: euskal fokloretik aukeratutako kantak, “bilbainadak”, musika erlijiosoa eta nazioartetik jasotako abestiak. Miren Zubieta Egia da zuzendaria.

Talde biek euskal eta nazioarteko folkloretik jasotako hainbat kantu abestu zituzten  500. urteurrena ospatzeko, hamaseigarren mendeko hainbat kanta barne:

Kontzertuaren Egitura

  • EREINTZA ABESBATZA
    • If ye love me            T. Tallis (XVI m.)
    • Ave María                J. Busto
    • Sommarspsalm       Popular Sueca
    • Ama                         M. Elizalde
    • Izar ederrak             J. Elberdin
  • GARAIZARKO MATSORRIAK
    • Matona Mia Cara                 O. Di Lasso (XVI m.)
    • O Sacrum Convivium           L. Viadana (XVI m.)
    • Maite                                    P. Sorozabal
    • Adio Euskal Herriari             J.M. Iparragirre
    • Herribehera                          B. Lertxundi
  • EREINTZA ABESBATZA
    • Habanera                              X. Lete
    • Zorongo                                G. Lorca/F. Vila
    • Amigos para siempre           A.Lloyd Weber
    • Aint got time to die               H. Johnson
  • AMAIERA ELKARREKIN
    • Txanton Piperri                     T. Altzaga/B. Zapirain
    • Begoñako Andra Mari           A. Intxausti/K.Gallastegi

KONTZERTU GUZTIEN EGUTEGIA

  • Urriak 8 (20:15)
    • Lizarrako Ereintza Abesbatza (Nafarroa) eta Begoñako Garaizarko Matsorriak
  • Urriak 21 (20:00)
    • Durangoko “Begi Argiak” Kamara Abesbatza
  • Urriak 22 (20:15)
    • Iralabarriko San Antonio Abesbatza (Bilbao) eta Kantarte Gazteder (Barakaldo)
  • Urriak 28 (20:00)
    • Ars Viva Abesbatza (Bilbao) eta Sestaoko Orfeoia.
  • Azaroak 4 (20:00).
    • Ondarreta Abesbatza (Areeta) eta Sarea Abesbatza (Ugao-Miraballes)
  • Azaroak 11 (20:00)
    • Jatorki Abesbatza (Bilbao) eta Inmaculadako Abeslariak (Bilbao)
  • Azaroak 19 (20:15)
    • Emitenia Kamara Abesbatza (Bilbao)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies