Bilboko abesbatzak errepertorio zabala eskainiko du Marta Diaz Iriondo piano-jotzailearekin eta Leioako Kontserbatorioko txistulari taldearekin batera.

Taldea azaroaren 16an (larunbata), 18.00etan, helduko da Bizkaiko erakundera.

Sarrera doakoa izango da.

Bilboko Euskal Museoak euskal kultura bultzatzen jarraitzen du. Honakoan, tokiko euskal kultura. Hori dela eta, Garaizarko Matsorriak bilbotar abesbatzaren emanaldia izango da azaroaren 16an (larunbata), 18:00etatik 19:00etara bitartean.

Taldearekin batera Marta Diaz Iriondo piano-jotzailea eta Leioako Kontserbatorioko txistulari taldea egongo dira. Ekimenaz gozatu nahi duen orok dohainik egiteko aukera izango du, ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenago Bizkaiko erakundera hurbilduta.

Garaizarko Matsorriak abesbatzak prestatu dituen abestien artean hauek daude, besteak beste: Aita Gurea – Aita Madina, Agur Maria – Aita Madina, Adorote Devote – Richard Wagner, Bi Eusko Abesti – Ignacio Busca Sagastizabal eta Ume eder bat – José Maria Iparragirre.

BEGOÑAKO GARAIZARKO MATSORRIAK 

Garaizarko Matsorriak abesbatzak 32 urte bete ditu. 1987ko martxoaren 26an sortu zen Begoñako Errepublika zaharreko Garaizar auzoan, José Luis Etxebarriak, “Txelu”-k, sustatu eta zuzenduta.

2008ko urtarriletik Miren Zubieta Egia da zuzendaria.

“Matsorriek” errepertorio zabala dute: euskal folkloreko abestiak, bilbainadak, musika erlijiosoa eta nazioarteko musikagileen piezak.

Urtean zehar kontzertu ugaritan hartzen dute parte, eta azken urteetan hainbat lekutan aritu dira. Urrutira jo gabe, joan den maiatzean Suedian egon ziren, eta Göteborgen, Stockholmen eta Upsalan abestu zuten.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies