Ardoaren Festaren harira, Garaizarko Matsorriak, Begoñako abesbatza Akitaniako hiriburuan izan da ekainaren 24tik 26ra. Larunbatean Pessac-eko San Martin elizan, bertako Intermittence koralarekin batera Chants du Monde kontzertuan parte zuen.

Pessac, Bordele Hiri Erkidegoko bigarren herria da eta 60.000 biztanle ditu.

Begoñako abesbatzak errepertorio zabala aurkeztu zuen emanaldi horretan. Lehenengo partean, musika erligiosoaz osatua, sei abesti kantatu zituzten eta bigarrenean, euskal musikagileen beste zazpi.

Intermittence taldearen txandaren ondoren, bi abesbatzek bi euskal kanta eta abesti frantses bat abestuko zituzten elkarrekin. Amaitzeko, denak bat eginda, Txanton Piperri operaren Euskal Herriko ereserkia.

Garaizarko Matsorriak musika korala eta euskal kultura Euskal Herritik harantz zabaltzeari heltzen dio eta azkenengo urteetan Frantzia, Italia, Catalunya eta Espaniatik hasitako ibilbidearekin jarraitzen du.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies