Götheborgen, Gernikako Arbolaren kimu  baten landatze ekitaldian hartu genuen parte.

Maiatzaren 25ean, larunbatarekin, Begoñako Errepublika Zaharreko Abesbatzak, Suediara egin zuen bidaia. Astean zehar kontzertu eskaini zituen Götheborgen eta Stockholmon.

Igandean, maiatzaren 26an, Bizkaiko Batzar Nagusiek emandako Gernikako Arbolaren kimu baten  landatze ekitaldian hartu genuen parte. 1941eko ekainean Götheborgeko hiriak Jose Antonio Agirre Lehendakariari eskaini zion babesa eta nazien errepresiotik Ameriketara ihes egiteko bidea errazteagatik aitortza eta eskerrak eman nahi dizkio Garaizarko koralak Götheborg hiriari.

Landatze ekitaldia Jonsered Gardens-en egin zen, nekazaritza ekologikoaren eta gizarte erantzukizunaren abangoardian dauden lorategietan, XIX. mendetik ondare historiko izendatuak. Lorategi horietan, udalak proiektu bat burutzen ari da eta bertan hainbat gaztek aukera dute lan-merkatura hurbiltzeko lorategietan lan eginez.

Landatze ekitaldiari amaiera bikaina emateko, euskal folkloretik jasotako piezak abestu genituen “matsorriok” bertaratuko diren hiriko agintari eta herritarrentzat.

Astelehenean Stockholmera joan ginen, eta ekainaren 28an, asteartean ,  Skeppsholmen  Herri Eskolan ospatu eta Abestien Jaialdian parte hartu genuen.

Kontzertua Sollentunako (Stockholm) Sankt Erik elizanMaiatzaren 29an, Stockholms Manskör eta Sangsällskapet DS bertako abesbatzekin, Sankt Erik elizan eskaini zen kontzertuan hartu genuen parte Begoñatarrok.  Bertan, gure kantutegitik jasotako hainbat pieza abestu genituen Verdi, Gounod eta Josephsonen lanekin batera.

Miren Zubieta, Garaizarko Matsorriak-eko  zuzendariak eta Hakan Sund ,  Stockholms Manskör taldeko zuzendariak, Luis Aranbururen “Kontzertua Re menorren” jok egin zuten txistuaz eta pianoz.

Ostegunean Asentsio jai egunaz  gozatu ondoren, ostiralean Upsalara joan ginen. Eskandinaviako unibertsitaterik zaharrenera. Bertan entzunaldi bat eskaini genuen, larunbatean Bilbora itzuki aurretik.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies