Urtero egin ohi dugun legez, Garaizarko Matsorriok Begoñako Amatxuren eguna eta Txikiteroen Festa ospatu dugu guk hobeto dakigun bezala: Alde Zaharretik gure kantak abestuz.
Unamuno Plazan agertzen gara argazki polit honetan, gure zuzendari-ordea den Jose Antonio Calzada “Surti”k eramanda eta gure lagun estimatuak diren Geltoki Tabernakoek oparitu egin zizkiguten pintxo eta ardo botilak degustatzen. Betiko moduan gure Botxo eta Euskal Herriko ohiko kantak abestu genituen oso gustora.
Comentarios recientes