Esperantzari leiho bat

Koronavirusa iritsi zen eta gelditzeko agindu zuen! Eta gelditu ginen.

Ekaina bukaera arte aurreikusita genituen emanaldi guztiak eta gure entseguak eten egin ziren. Zailtasunak-zailtasun,  geure burua berrasmatu eta bakoitza geure etxeetatik lanean jarraitu ahal izan dugu, internetek eskaintzen dituen baliabideak erabiliz.

Irailetik aurrera berreskuratzea espero ditugun kontzertu eta udazkeneko eta neguko konpromiso berriei aurre egiteko errepertorioak prestatzen jarraitzen dugu.

Orain,  mugitzeko askatasun handiagoa eta harreman sozial handiagoa dakarren estadio berri batera sartzean, zaindu gaitezen! Laster berriro bildu eta elkarrekin abestuz gozatu ahal izateko, etorkizunari baikortasunez begiratuz, esperantzari leiho bat ireki dezaiogun.

Bidean  gelditu direnak ezin ditugu ahaztu. Eta, txaloetatik haratago, gure herrialdeko  osasun arloko langile guztiek egindako lan gogorra aitortu nahi dugu beste behin ere.

Eskerrik asko!

Zailtasunak-zailtasun,  geure burua berrasmatu eta bakoitzak geure etxetik lanean jarraitu ahal izan dugu.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies