Apartako Kontzertua – Alardea Deustuko San Pedron

Maiatzaren 27an, 20:00etan

Begoñako Garaizarko Matsorriak eta Pessac-eko Intermittence Chorala

Garaizarko Matsorriak, Begoña Errepublika zaharreko gizonezkoen abesbatzak, 30 urte bete berri ditu.

Urte-muga hori ospatzeko, Pessac-eko (Bordele) Intermittence Choral-arekin, kontzertu berezi bat eskainiko du Deustuko San Pedro Elizan, maiatzaren 27an, arratsaldeko zortzietan.

 

 

 

(Egitaraua)

Bi abesbatzekin batera, hainbat musikarik hartuko dute parte: Pessac-eko biolinistak eta biolontxelistak, Getxo, Leioa, Zornotza eta Bilboko txistulariak, eta Galdakaoko Da Capo bandaren metalak, perkusioa eta pianoa.

Intermittence Choralak, Mozarten si bemol maiorean dagoen meza abestuko du, beste pieza batzuen artean,  eta “matsorriek” Pablo Sorozabalen  Gernika Kantatarekin burutuko den Alarde bat eskainiko dute.

Emanaldia bukatzeko, frantses eta euskal kantutegietatik jasotako abestiak kantatuko dituzte bi abesbatzek elkarrekin.

Pessac-eko Chorale Intermittence

Intermittence abesbatza 1987.go urtean sortu zen Pessac-en (Bordeleko Elkargoa) Eric Bardet, presidentea eta André Penot, lehen zuzendariaren bultzadari esker.

Ordutik aurrera hainbat musikarik hartu dute lekukoa errepertorioa gehituz eta landuz. 2006tikan,Audrey Lorendau da koralaren zuzendaria eta ikasturte bakoitzerako era askotako programazioa aukeratzen du, bai erlijio-musika zein profanoa.

Frantzia eta Europako beste abesbatzekin hartu-emana bultzatzen dute. 2017an, Begoñako Garaizarko Matsorriak euskal abesbatzarekin antolatu dute trukea.

Audrey Lorendau musika korala eta pianoa lantzen ditu.  Pianoan tituluduna eta musika hezkuntzan diplomatua izanik, Frantziako Egile Elkartearen musika-analisiaren lehen saria jaso zuen. Literatura modernoan lizentziaduna da eta frantsesa irakasten du.

Abesbatzen zuzendaritzan ikasketak burutu ditu Bordeleko maixu gailekin eta orain kanta lirikoan espezializatzen ari da.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies