SANTA AGEDA BEZPERAN, KOPLA KANTARI MAHATSERRITK
Bihar, ostiralarekin, usadio zaharrei eutsiz, Garaizarko Matsorriak abesbatza kalez-kale ibiliko da Santa Ageda bezperan, ohiko koplak abestuz.
Arratsaldeko zazpiretan hasiko dute ibilbidea Kirikiño Ikastolaren atarian, handik Begoñako Garaizar auzora joango dira eta ondoren Txurdinaga eta Santutxuko bizilagunak alaituko dituzte.
BADATOR «ATXURI KANTAN»!!
Bi urtez dike lehorrean egon ondoren, Txikiteroen jaia eta Atxuriko urriaren 11ko ohiko kontzertua ospatu gabe, datorren urtarrilaren 29an Atxuri Kantan Gizakundearen Elizara itzuliko da,
Oraingoan Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatzak, iaz bere berrogeigarren urteurrena bete zuenak, eta aurten 35garrena ospatuko duen Begoñako Garaizarko Matsorriak abesbatzak, hartuko dute parte.
Kontzertuaren ordua, arratsaldeko zazpiak.
% 60ko edukiera-muga dago. Halaber, nahitaezkoa izango da Covid Digital Ziurtagiria (QR) eta NANa aurkeztea kontzertura sartu ahal izateko, eta uneoro maskara erabiltzea.
KANTATZEN DUEN HERRIA EZ DA INOIZ HILKO
Pandemiak gure bizitzak eta planak nahastu zituen, ez bakarrik maila pertsonalean, familiarrean eta sozialean, gure jarduera korala ere erabat baldintzatu zuen.
Gabon hauetan Deustuko San Pedron eta Begoñako Birjinetxen eman ditugun bi kontzertuetan sentitutako sentsazio onak direla eta, 2022ari inoiz baino gogo eta energia handiagoarekin aurre egin behar diogu.
Irailean zuzeneko entseguei berriro ekin genienetik zuzendariak eta koralista guztiek erakutsitako lana eta konpromisoa fruituak ematen hasi dira, eta pozik ikusten dugu, gure kalitate musikalean ez ezik, talde-lanean ere hobetzen ari garela.
Hurrengo konpromisoei begira, alderdi horiek hobetzen jarraituko dugu, gure jarduera bakoitzak aurrekoak gainditu ditzan.
Covid 19ak, orain Omikronez mozorrotuta etorri dena, gure bizitzak zailtzen jarraituko duen arren, gure jardueran ezarrita ditugun segurtasun sanitarioko neurri guztiak mantenduz, urte berriak poztasun asko emango dizkigula uste dugu.
Esaera zaharrak dioenez, kantatzen duen herria ez da inoiz hilko.
UZTA ONA ESPERO DUGU
2020ko otsailaren 14an gure azken emanaldia eskaini genuen Begoñan, Bizkaiko Aste Koralean, Hilabete geroago, Udaberriko Kontzertuak prestatzen ari ginenean, Covid zela-eta gure jarduera eteteko agindua iritsi zen.
Urte eta erdi gogorra igaro dugu. Lehenik, konfinatuta, gure ekitalde guztiak bertan behera gelditu ziren. Gero online entseatzen hasi ginen. Eta aurrez-aurre aritzea bezain onuragarria ez bada ere, pieza berriak prestatzeko eta gure talde-espirituari eusteko balio izan digu.
Irailaren 13an hasi dugu ikasturte berria, zuzeneko entseguekin, nahiz eta oraindik ezarrita dauden osasun-neurriak mantenduz, maskara eta guzti, distantziak gordez, espazio zabal eta aireztatuetan.
Eta baldintzak oso onak izan ez diren arren, aurreko hilabeteetan gure etxeetatik egindako lanak fruituak ematen ari dela nabaria da.
Gabonak baino lehen hiru kontzertu eskainiko ditugu eta dagoeneko 2022ari dagozkionak antolatzen ari gara, datorren horretan 35 urte beteko baititugu. Matsorriek mahats-bilketa hasi eta uzta ona espero dugu.
ELKARRETARATZE KORALAREN DEIALDIA – MAIATZAK 2
2020a urte berezia izan da. Hain berezia ! Gure jarduera koral guztia baldintzatu baitu. Martxoan koronabirusa iritsi zenean, entseguak eta 33. urtebetetzea ospatzeko aurreikusitako jarduera-programa guztia ezerezean gelditu zen.
Bertan behera geratu ziren Plentziako, Zeanuriko eta Birjinetxeko kontzertuak, Garaizarko jaiak, Leonerako bidaia eta Cacabeloseko kontzertua, Bizkaiko Abesbatzen Eguna… Bilboko Aste Nagusia, Txikiteroen Festa, Gizakundeko kontzertua, Gabonetako kanpainan parte hartzea… eta hau aurrera doa. Otsailean, Begoñako abesbatzen astea ez da ospatuko.
Espero dezagun birusa garaitzen joatea eta panorama argitzen hastea. Ezarritako mugak eta murrizketak gorabehera, ospatu ditzagun merezi ditugun Eguberri jai hauek.
Zorionak guztioi
AGUR ETA OHORE MANOLO!
Bizi dezagun bizitza!
Uda iritsi da, eta, honekin batera, “normaltasun berria”. Normaltasun hori ez da izango martxoaren 13ra arte bizi genuenaren berdina. Data horretan osasun-larrialdia deklaratu zen lehenik, eta alarma-egoera, gero. Eta konfinatuta gelditu ginen etxean, entseguak eta kontzertuak bertan behera geldituz. Gure 33. urtebetetzearen ospakizunak ere eten egin ziren.
Berrasmatzen jakin genuen, eta lanean jarraitu dugu astean online bi saio eginez. Horiei esker hurrengo denboraldiko emanaldiak prestatu ditugu.
Errealitate berrian, maskarak erabiltzen jarraitu beharko dugu eta urruntze fisikoa mantendu ; gizarte-ekintzetan murrizketak izango dira eta pertsona kopuru mugatuen aurrean abestu beharko dugu…
Hala ere, gure koru-jarduera normaltasunez berreskuratzea espero dugu, eta aurreikusitako programazioa betetzea, entsegu presentzialekin, kontzertuekin eta kalejira koralekin.
Orain, egoera berri horretaz gozatzea dagokigu, uda honetan ondo pasatzea. Lehen hitzordua, nahiz eta Bilbon Aste Nagusirik ez egon, abuztuaren 27an izango dugu. Egun horretan, urtero legez, Alde Zaharreko kaleak alaituko ditugu betiko abestiekin.
Bizi dezagun bizitza, gaurkoak gerorako utzi gabe!
EMAN TA ZABAL ZAZU!!
Eman ta zabal zazu!
Koronabirusa iritsi zenetik larogeita hamar egun igaro direnean, hirugarren fasean sartu gara, eta bizitza “normala” berreskuratzetik gero eta hurbilago gaude. Oraindik hainbat ekitaldi atzeratu beharko ditugun arren, bertan behera utzi behar izan genituen emanaldiak hurrengo denboraldirako berreskuratzen eta berriro programatzen saiatuko gara.
Kontzertuei, saioei eta topaketei uko egin behar izan diegun denbora honek, beste trebetasun batzuk garatzeko balio izan digu; esate baterako, tresna digitalak erabili ditugu bide telematikoz entseatzeko. Tresna horiek, koru-kantuak eskatzen duen harreman pertsonala eta talde-lana ordezkatu ezin duten arren, konexioa eta ekipo-espiritua mantentzen lagundu digute.
Ez dakigu nolakoa izango den datorren “errealitate berria”. Baina, hogeita hamairu urte hauetan egin dugun bezala, etorkizunean ere gure kantak eskainiz gozatuko dugu, euskal lurraldetan eta, Iparragirre bezala, gure mugetatik haratago ere.
Zaindu gaitezen eta jarraitu dezagun abesten!
ESPERANTZARI LEIHO BAT!!
Esperantzari leiho bat
Koronavirusa iritsi zen eta gelditzeko agindu zuen! Eta gelditu ginen.
Ekaina bukaera arte aurreikusita genituen emanaldi guztiak eta gure entseguak eten egin ziren. Zailtasunak-zailtasun, geure burua berrasmatu eta bakoitza geure etxeetatik lanean jarraitu ahal izan dugu, internetek eskaintzen dituen baliabideak erabiliz.
Irailetik aurrera berreskuratzea espero ditugun kontzertu eta udazkeneko eta neguko konpromiso berriei aurre egiteko errepertorioak prestatzen jarraitzen dugu.
Orain, mugitzeko askatasun handiagoa eta harreman sozial handiagoa dakarren estadio berri batera sartzean, zaindu gaitezen! Laster berriro bildu eta elkarrekin abestuz gozatu ahal izateko, etorkizunari baikortasunez begiratuz, esperantzari leiho bat ireki dezaiogun.
Bidean gelditu direnak ezin ditugu ahaztu. Eta, txaloetatik haratago, gure herrialdeko osasun arloko langile guztiek egindako lan gogorra aitortu nahi dugu beste behin ere.
Eskerrik asko!
Zailtasunak-zailtasun, geure burua berrasmatu eta bakoitzak geure etxetik lanean jarraitu ahal izan dugu.
BIZI BEDI EUSKAL HERRIA ETA HERRITARRAK!!
2021-10-04
Den lilla eken frän Guernica har vuxit Jonsereds trädgardar i regn. Pia Sundh. Fotograf: Dag Hanstop
Gernikako haritz txikia hazi egin da Jonsered-eneko lorategietan. Euripean, Pia Sund. Argazkilaria: Dag Hanstop
El pequeño roble de Guernica ha crecido en los Jardines de Jonsered. Pia Sund bajo la lluvia. Fotógrafo: Dag Hanstop
Kontratatu nahi gaituzu?
Zure egun berezi hori gurekin ospatu nahi baduzu edota gure ekitaldiren bat kontratatu nahi kontaktatu gurekin edo deitu telefono zenbaki honetara: 656784259
Berriak
NARCI, ABESTU LAGUNA! GARAIZARKO MAHATS ON ORRI.
ENTZUN NARCIREN OMENEZ EGINIKO BERTSOAK (Jon Renteriak) Gaur goizean haize hegoak kendu egin gaitu urrezko orri badoa zerurantz hegan aingeruentzat bai pozgarri, bere zainetan darama euskal kantuaren barri. Eguneroko askari koruko indarraren erdi, beti keska...
«SUEDIAKO GURE HARITZAK» URTE BETE BETE DU
SUEDIAKO GURE HARITZAK URTEBETE BETE DU Gaur urtebete, 2019ko maiatzaren 26an, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu genuen Gotemburgon. Ekitaldia Jonsered Gardensen egin zen, Partilleko komunan, bertako udal agintarien eta Garaizarko Matsorriak abesbatzaren...
EZ ADIORIK ASIER!
Atzo, gaixotasun luze baten ostean, Asier Tellitu gure laguna hil zen. Datorren astean, 21ean, 36 urte beteko zituen. Bere bizitza kantatzeari lotua zegoen. Arraizpe Koralean, Sanfran Korue-n, Bilbo Argia Otxotean, eta gurekin ere, Matsorriekin kantatu zuen. Gaur...