Aste Nagusiko unerik… bereziena? hunkigarriena? ahaztezinena? Ez da erraza bat aukeratzea. Aurten ere zortziehun ekitalditik gora omen dauzkagu Mari Jaiaren bueltan gozatzeko. Haur, gazte, heldu, adindun… neska, mutil… guztientzako.  Kuadrilan edo  bikotearekin ongi pasatzeko.

Hasteko, jaien eredua aipatuko nuke. Duela hogeita hamar urte «kuadrila» batek martxan jarri zuen proiektu berrizale eta parte-hartzailea: Konpartsak, txosnak…  Urte guzti hauetan gorabeherak, desadostasunak eta gatazka egoerak izan badira ere, Bilboko jaiak gero eta finkatuagoak eta  indartsuagoak bizi ditugu.

Gustoko ditut Santiago plazako bertsolarien saioak, ondorengo aperitifa, Enkarnazio elizako kontzertuak, su artifizialak, Plaza Barriko gaueko kontzertuak… antzerkiren bat ikustea… Maddi bilobarekin barraketara joatea…

Baina bat aukeratzekotan, urtero, ostegunean, Garaizarko Matsorriak abesbatzarekin burutzen dugun poteo korala aipatuko nuke: eguerdian hasi, lagunarteko bazkaria segidan eta atsedenik gabe eta indarrak irauten duten arteraino abesten jarraitzea.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies